Haezi, UPV-EHUko psikologia ikerkuntza taldeak hamaika giltzarri publikatu ditu hezkuntza positiboa bultzatzeko:
Ez dira usteak eta iritziak, urteetan zehar egindako ikerketa sistematiko eta zehatzetatik ateratako ondorio oinarrituak baino. Gurasotasunaren esperientziak erakutsi du aita-amen rola eta jokabidea ezinbestekoa dela seme-alaben potentzialaren erabateko garapena lortzeko. Gurasoek kontuan eduki beharreko jarraibideak hamaika giltzarritan laburbildu dituzte. Zenbat eta gomendio horietako gehiago bete, orduan eta aukera gehiago izango ditu haurrak garapen psikologiko osasuntsua izateko. Hauek dira, bada, kontuan eduki beharreko hamaika giltzarriak:
1. Haurrek gurasoen jokabidea imitatzen dutela kontuan izan.
2. Beraiekin jolastu edozein adinetan.
3. Malgutasuna eta errespetua praktikatu.
4. Emozioak adierazi.
5. Besteen tokian jarri.
6. Diziplina demokratikoa landu.
7. Autoestimua sustatu.
8. Exijenteak izan.
9. Gurasoen arteko eztabaidak eta gatazkak ez burutu seme-alaben aurrean.
10. Gizarte-harremanak bultzatu.